XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autu loyak entzun, asmo zikiñez edo oben astuna egiteko arriskuz, edo esaten diarrduanari kiñaka ta zirika, oben astuna da.

Baña entzun, nai ta ez, adiguraz, barrekeriz, edo ezer esaten lotsa dalako irriparre egin, zerbait erantzun, txoriburukeriz askotan jazoten danez, oben ariña da.

Kistarrok, orratiño mingañean Jesukisto'ren gorrputza arrtzen dogunok, autuetan begiratuak eta lotsatiak izan bearr dogu.

Gurasoak eta ezkonduak, batez be, arduraz ibilli bearr dabe seme-alaba ta gazte arrtean oneilako auturik egundo ez aitatzeko.

Abestiak.

Autuetzaz esan daroaguna yagoke abestiei be.

Abesti zantarrak asmo lizunez edo atsegin arrtzeko zorian, oben astuna dira.

Abesti gordin samarrak edo loyak, baña asmo txarr bage, abestu-abestu alde, oben ariña dira.

Abestiokaz entzuleak obenpidean ipintea, oben astuna da.

Eresia berez, izki (letra) bage, oben danik ez dirudi.

Irakurri.

Gogo garrbia, izotzak lilli guria lez, izundu ta igerrtzen dabe irakurrgai lizunak.

Irakurrten dana gogoari ezarrita, itsatsita, gelditzen da.

Galtzairuak sukarria lez irakurrgai lizunak irudimena ta biotza, txinparrtak aterazi ta griña ta gurari zikiñez irikiten ditu.

Ta irakurrlea irudimen bizikoa ba'da, garrtsuago irakurri ta bere grrinak urrduriago jarriko dira.

Au dala-ta, gaztedia usteldu ta gizabatza bere eustazpietan kolokatu nai dabenak, ainbeste idazti (liburu) idaztien gañean, aldizkingi (errebista) aldizkingien gañean ta ipuin-idazti, ain merrke, ta arrgazkiz, azal txukunez, ta bikainki idatzita urrezko ontzietan, edenik (berenorik) naskagarrienak gaztiei edanazoteko, zabaltzen ditue.